Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0520 Arrigorriagan hiru ibilgailuri nahita su emateagatik atxilotu dute

Arrigorriagan hiru ibilgailuri nahita su emateagatik atxilotu dute

Servicio de prensa

2022-07-14

Ertzaintzak Arrigorriagako aparkaleku batean aparkatuta zeuden hiru autori su eman zien gaztea atxilotu du. Bi auto erabat kiskalita geratu ziren, eta hirugarrenak kalte handiak zituen albo batean.

Joan den ostiral goizean gertatu zen Arrigorriagako Santa Isabel auzoan. Lekura agertu ziren Ertzaintzaren baliabideek ikusi zituzten sutan aparkaleku publiko batean aparkatuta zeuden hiru auto.  Agenteek intentzionalitate-zantzu argiak ikusi zituzten, eta sutea eragin zuen pertsona identifikatzeko lanei ekin zieten.

Egindako ikerketari esker identifikatu ahal izan zuten ustezko egilea, eta atzo goizean atxilotu zuten herrian bertan. Ikerketaren bidez jakin ahal izan denez, arrastatuak, 28 urtekoak, likido sukoia bota zuen autoetan eta, ondoren, su eman zien. Gazteak polizia-aurrekari ugari ditu era guztietako delituengatik, besteak beste, ibilgailuetan kalteak egiteagatik, eta agintari judizialaren eskuetan jarri dute.