Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0529 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Lekeitioko kala batean istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Lekeitioko kala batean istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

Prentsa Zerbitzua

2022-07-16

Ertzaintzak 47 urteko emakume bat erreskatatu du Lekeitioko (Bizkaia) kala batera sartzen saiatzean istripua izan ondoren. Eroritako lekua iristeko zaila zenez, helikopteroz atera behar izan dute, suhiltzaileek eta sanitarioek bertan artatu ondoren.

Gertakaria gaur, larunbata, eguerdiko hamabiak laurden gutxi aldera izan da, Lekeitio (Bizkaia) inguruan. Partikular batek Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi dion bezala, emakume bat erori omen zen kala batera sartzen saiatzean.

Ondarroako Ertzain-etxeko patruilak lekura bertaratu dira, suhiltzaileekin eta babes zibileko dotazioekin batera, eta Osakidetzako anbulantzia medikalizatu bat eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroak ere hara hurbildu dira laguntzeko.

Kalan bertan artatu ondoren, Ertzaintzaren helikopteroan atera behar izan dute emakumea, iristeko zaila zen eremu batean baitzegoen. Leku seguru batera eraman ostean, Osakidetzako helikopteroak jaso du biktima, 47 urtekoa, Gurutzetako Ospitalera eramateko, ustez eskumuturra hautsita eta hainbat kolpe zituela.