Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0532 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du igande goizaldean Santurtzin arma zuri batekin egindako eraso baten ondoren

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du igande goizaldean Santurtzin arma zuri batekin egindako eraso baten ondoren

Prentsa Zerbitzua

2022-07-18

Ertzainek 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute atzo, igandea, goizaldean, Santurtzin arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Zaurituari atzetik sartu zioten labana, eta, lekuan bertan artatu ondoren, osasun-langileek Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

Igande goizaldeko bostak aldera, Larrialdietako Zerbitzuek abisu bat jaso zuten Santurtziko portu inguruan gazte bat arma zuri batekin zaurituta zegoela esanez.  Adierazitako lekura Ertzaintzaren patruilak eta osasun-zerbitzuak agertu ziren, eta biktima lekuan bertan artatu ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, nahiz eta bere bizia ez zegoen arriskuan.

Ertzaintzak berehala hasi zuen ikerketa gertaera argitzeko. Ikerketa horren esparruan, gizon bat atxilotu dute homizidio-ahalegina leporatuta.

Datozen orduotan, polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua dagokion Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute. Ertzaintzak zabalik du ikerketa, gertaeretan beste pertsona batzuk egon baitaitezke inplikatuta.