Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0545 Gasteiz, hiru gazte atxilotu dituzte, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bati eraso egiteagatik

Gasteiz, hiru gazte atxilotu dituzte, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bati eraso egiteagatik

Servicio de prensa

2022-07-25

21, 22 eta 25 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldean Gasteizen, zerbitzuz kanpo zegoen Ertzaintzako agente bati agirika eta eraso egin ondoren.

Egintzak atzo, igandea, 21:25 aldera Gasteizko alde zaharrean gertatu ziren, hiru gaztek aisialdiaz gozatzen ari zen ertzain bat iraintzen hasi eta bertatik joan zedin presatu zutenean.

Pertsona horietako batek zerbitzuz kanpo zegoen ertzaina jo, eta, eragindako lesioen ondorioz, ospitale batean artatu behar izan zuten ertzaina.

Gasteizko Ertzain-etxeko agenteek ikerketa abian jarri zuten erasoan inplikatutako pertsonak identifikatu eta atxilotzeko. Azkenik, gertaera horietan inplikatutako hiru pertsona atxilotu, eta polizia-dependentzietara eraman zituzten, bidezko eginbideei hasiera emate aldera.