Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0553 Larrialdi Zerbitzuek Oiartzungo landa-eremu batean istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute

Larrialdi Zerbitzuek Oiartzungo landa-eremu batean istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute
2022-07-28
Gaur, osteguna, goizeko hamaikak inguru, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Oiartzungo landa-eremu batera joan behar izan dute, zuhaitz baten erorketaren ondorioz zauritu den 62 urteko gizonezkoa artatu eta erreskatatzera. Ertzaintzaren heilkoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko kideak istripua gertatu den lekura iritsi, eta biktima erreskatatu dute. Gero, anbulantzian eraman behar izan dute ospitalera.
Gaur, osteguna, goizeko hamaikak baino lehen, Sos Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari ohartarazi diote pertsona batek ezbeharra izan duela Oiartzungo udalerriko landa-eremu batean zuhaitzak mozten ari zela. Zuhaitz bat erori eta langileari jo ondoren, langileak zangoan oinaze handia zuen eta ezin zuen ez mugitu, ez ibili.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdi-zerbitzuak mobilizatu ditu, tartean zirela suhiltzaileak, osasun-zerbitzuko kideak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko efektiboak. Ezbeharra izan den lekura iritsi, eta zauritutakoa erreskatatu dute. Istripua izan duen pertsona egonkortu ondoren, Ertzaintzako aireontziak anbulantzia zain zuen eremu batera eraman du biktima, eta anbulantzian eraman dute ospitalera.