Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Atzo Ertzaintzak Pasaian atxilotutako gizonezkoa espetxeratu dute
2022-07-28
Atzo Ertzaintzak Pasaian gizonezko bat atxilotu zuen familia barruan egindako mehatxuen, hertsapenen eta kalteen ustezko delituen akusaziopean, eta gaur arratsaldean espetxean sartu dute, epailaren aginduz.
Gaur goizean epailearen esku utzi dute atzo Pasaian atxilotutako gizonezkoa, eta epaileak hura espetxeratzea agindu du. Gaur arratsaldeko lehen orduan eraman dute Martuteneko espetxera.
Gizonezko horrek atzo goizaldean, bere emaztearekin eztabaida izan ondoren, kalera irten eta bikotekidearen senide baten autoari su eman zion. Ondoren, etxebizitzara itzuli, eta bertara sartzeko asmoz, zerra erradial batez moztu zuen atea. Azkenik, etxebizitzara sartu ezin izan zuenez gero, eraikineko beste etxebizitza batera joan zen eta zenbait senide atxiki zituen barruan.