Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0571 Ertzaintzak atzo Basaurin gizon baten heriotza eragin zuen harrapatzearen lekukoen laguntza eskatzen du

Ertzaintzak atzo Basaurin gizon baten heriotza eragin zuen harrapatzearen lekukoen laguntza eskatzen du

Servicio de prensa

2022-08-04

Ertzaintzak atzo Basauriko herrigunean 81 urteko gizon baten heriotza eragin zuen istripuaren lekukoak eskatzen ditu.

Atzo, abuztuak 03, eguerdiko hamabiak laurden gutxi aldera, kamioi batek 81 urteko gizon bat harrapatu zuen Basauriko Cervantes Etorbidean. Lekura agertu zen anbulantziako langileek zauri larrien ondorioz hil zen gizonaren heriotza ziurtatu baino ezin izan zuten egin.

Ertzaintzak zoritxarreko istripu horri buruzko informazioren bat eman dezaketen pertsonei eskatzen die Ertzaintzaren Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko Ikerketa Atalarekin harremanetan jar daitezela telefono-zenbaki hauen bidez: 946079034 edo 946079035.