Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0594 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorbean ez atzera ez aurrera gelditu den mendizale bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorbean ez atzera ez aurrera gelditu den mendizale bat erreskatatu dute

Prentsa Zerbitzua

2022-08-15

Ertzaintzaren helikoptero batek Gorbeatik jaisten ari zenean, leku aldapatsu batean, ez atzera ez aurrera gelditu den emakume bat erreskatatu du gaur, astelehena, arratsaldean. Mendizalea ondo zegoen.

Gaur arratsaldeko seiak aldera, talde bat larrialdietarako SOS Deiak 112 telefono-zenbakiarekin harremanetan jarri da eurekin zegoen pertsona baten egoeraren berri emateko, eta adierazi du ezin zuela bere kabuz jarraitu.

Dispositiboaren ardura hartu duen larrialdiei aurre egiteko teknikariak Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko atala mobilizatu ditu eta hauek mendizalea erreskatatu dute. Emakumea ondo zegoen eta ez du osasun-laguntzarik behar izan.