Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Pertsona bat hil da GI-636 errepidean, Irun parean, izandako zirkulazio-istripu batean
2022-08-26
Emakume bat hil da gaur arratsaldean GI-636 errepidean, Irunen, motor batek harrapatuta. Motorzalea zauritu egin da eta ospitalera eraman dute
Arratsaldeko seiak eta hogei aldera, motor batek oinezko bat harrapatu du GI-636 errepidean, Irunen. Berehala bertaratu dira osasun-langileak eta Ertzaintzako agenteak, oinezkoa eta motor-gidaria zauritu egin baitira. 54 urteko emakumeak oso lesio larriak izan ditu, eta suspertzeko ahaleginak egin dituen arren, tokian bertan hil da. Era berean, motorrean zihoan 22 urteko gizona ospitalera eraman zuten zauriak sendatzeko.
Errepidea bi noranzkoetan itxi dute, Osinbiribileko biribilgunearen eta Behobiako biribilgunearen artean.
Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du zorigaiztoko istripu horren nondik norakoak argitzeko