Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0607 Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean istripua izan duen neska bat erreskatatu dute

Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean istripua izan duen neska bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2022-08-27

Gaur, larunbata, arratsaldeko hirurak aldera, Euskadiko larrialdietako zerbitzuak Zumaiako Itzurun hondartzaraino hurbildu dira, flyscharen gune ezagunean beste lau lagunekin batera oinez zihoan 19 urteko neska bat artatzeko eta erreskatatzeko. Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) Mendi Ataleko kideekin, istripuaren lekura iritsi da eta biktima erreskatatu du. Ondoren, biktima San Telmo ermitara eraman du. Bertan, anbulantzia bat zain zegoen zauritua ospitalera eramateko.

Gaur, larunbata, arratsaldeko hirurak baino minutu batzuk lehenago, Sos Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari jakinarazi diote Zumaiako Itzurun hondartzan dagoen flysch gunean ibiltzen ari zen 19 urteko neska batek istripua izan duela. Erorikoaren ondorioz, emakumeak min handia sentitzen zuen bere orkatiletako batean, eta ezin zuen mugitu ezta ibili ere.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdi-zerbitzuak mobilizatu ditu, besteak beste, suhiltzaileak, Getariako Gurutze Gorriko osasun-langileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) Mendi Ataleko kideekin. Helikopteroa ezbeharraren lekura heldu da zauritutako emakumeari laguntzeko eta hura erreskatatzeko. Emakumeak ezin zuen ibili orkatilan hartu duen kolpe handiaren ondorioz. Neska artatu ondoren, Ertzaintzaren aireontziak San Telmo ermitaraino eraman du gaztea. Han, anbulantzia bat zain zegoen biktima Donostia Unibertsitate Ospitalera eramateko. Era berean, helikopteroak zaurituaren beste lau lagunak ere ermitara eraman ditu, marea igotzean sor zitekeen arriskua saihesteko.

a.