Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0608 Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Gorlizko kala batean

Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Gorlizko kala batean

Servicio de prensa

2022-08-28

Euskadiko larrialdi-zerbitzuak Gorlizko udalerriko Astondo itsasargiaren ondoan dagoen kala zail bateraino mobilizatu dira, erorita zauritu den herritar bati laguntzeko eta erreskatatzeko. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) Mendi Ataleko helikoptero bat bertaratu da, eta biktima erreskatatu du. Helikopteroak Gorlizko ospitalera eraman du.

Gaur, igandea, arratsaldeko bostak aldera, Sos Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari jakinarazi diote frantziar jatorriko herritar bat zauritu dela Gorlizko (Bizkaia) Astondo itsasargiaren ondoko kala batean, altuera handi batetik erorita. Erorikoaren ondorioz, gizonak min handia sentitzen zuen bizkarrean, eta ezin zuen mugitu eta ibili.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek bertara larrialdietako zerbitzuak bidali ditu, bertaratzeko kala iritesina benetan, besteak beste, suhiltzaileak, Gurutze Gorriko osasun-langileak eta Ertzaintzako helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) Mendi Ataleko kideekin. Azken hori bertara sartu da istripua izan duen gizonari laguntzeko eta erreskatatzeko, kolpe handiaren ondorioz ezin baitzuen oinez ibili. Zauritua artatu ondoren, Ertzaintzaren aireontziak erreskatatu eta Gorlizko Ospitalera eraman du.