Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Atxilotu egin dute atzo sutea sortu zen Bilboko etxebizitzan bizi den emakumea
2022-09-10
Atzo, ostirala, Bilboko Uribarri auzoko etxebizitza batean gertatutako sutea argitzeko egindako polizia-ikerketaren ondorioz, ertzainek etxebizitza horretan bizi den emakumea atxilotu dute gaur goizean, ustez sua piztea leporatuta. Atxilotua bera, bi adingabe (atxilotuaren haurrak) eta bizilagun bat artatu behar izan zituzten osasun-zentro batean kea arnastu izanagatik.
Sua arratsaldeko ordu biak aldera sortu zen Bilboko Calixto Leguina kaleko etxebizitza batean. Lekura larrialdietako baliabideak, horien artean suhiltzaileak, osasun-langileak eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak hurbildu ziren. Etxean bizi diren hiru pertsonak, emakume bat eta bi adingabe, honen haurrak, eta higiezinean bizi den beste pertsona bat, Basurtuko ospitalera eraman zituzten, suak eragindako kea arnastu baitzuten.
Suhiltzaileek sua itzali zutenean, Ertzaintzak sutea zerk eragin zuen argitzeko ikerketa jarri zuen abian, eta etxean sua hainbat puntutan sortu zela jakin ahal izan zuten. Lekura Ertzaintzaren Txakur Unitateko baliabideak ere hurbildu ziren gero, eta hasierako ondorioak egiaztatu zituzten.
Gaur, larunbata, goizean, Ertzaintzak emakumea atxilotu du. Dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epaitegira eraman dute.