Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0628 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Diman desagertutako gizon baten bila ari dira

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Diman desagertutako gizon baten bila ari dira

Servicio de prensa

2022-09-11

Gaur, igandea, arratsaldean non dagoen ez dakiten 67 urteko gizon bat Dimako udal-barrutian bilatzeko dispositibo bat jarri dute abian.

Gizona Dimako Ibarra auzoan dagoen egoitza batetik desagertu da gaur arratsaldean, gizona bizi den egoitza horretatik jakitera eman duten bezala. Une horretan gizona aurkitzeko operatibo bat jarri dute abian, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta. Operatiboan, besteak beste, Durangoko Ertzain-etxeko patruilak, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko baliabideak eta Txakurren Unitatea ari dira parte hartzen, eta Ertzaintzaren helikoptero batek ere lagundu du.

Gizonak 1,70 m-ko altuera eta gorpuzkera normala ditu, galtza bakero urdinak eta madrildar erako txapela daramatza jantzita, bizarra du, eta ile zuria, atzetik luzeagoa eta kizkurra. Makila darama eta herrenka ibiltzen da.

** Argazkia erantsi da.

Jaitsi erantsitako dokumentua