Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Donostian atxilotu dute ostatu batean ustez egindako sexu-erasoagatik
Servicio de prensa
2022-09-30
Ertzaintzako agenteek 49 urteko gizon bat atxilotu dute bart gauean Donostian, sexu-askatasunaren kontrako delitu bat leporatuta. Erasoa Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean gertatu da, bi pertsonak, erasotzailea eta biktima, bakarrik geratu diren une batean.
Gertatutakoaren berri izan ondoren, Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute bart gauerdian, sexu-erasoaren delitua leporatuta. Erasoa Donostiako aterpetxe batean gertatu da.
Ertzain-etxean eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dute.