Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0745 Bergaran atxilotu dute Ertzaintzaren kontrol batetik gelditu gabe pasatzeagatik eta istripua eragiteagatik

Bergaran atxilotu dute Ertzaintzaren kontrol batetik gelditu gabe pasatzeagatik eta istripua eragiteagatik

Servicio de prensa

2022-10-08

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du Bergaran, kontrol bat saihesteagatik eta ihesi zihoanean patruila-auto bat jotzeagatik

Gaur, larunbata, goizeko 10:30ean, auto batek ausarkeriaz ihes egin du GI-627 errepidean, Bergaran, Ertzaintzaren kontrol bat ikusi duenean. Agenteak ihes egin duen autoaren atzetik abiatu dira, eta honek Bergararantz jo du patruila-autoetako bat jota. Talkaren ondorioz bi agente zauritu dira eta Bergarako Ospitalera eraman dituzte.

Gidaria baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoarekin ari zen gidatzen, eta bide-segurtasunaren aurkako hainbat delitu eta agenteen aurkako atentatuaren delitua leporatuta atxilotu dute.  

Atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko, eta, horiek amaitu ondoren, Bergarako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.