Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0058 Gasteizen enpresa batetik materiala lapurtzen harrapatu dituzte

Gasteizen enpresa batetik materiala lapurtzen harrapatu dituzte

Servicio de prensa

2023-01-28

Ertzainek 20 urtetik 23 urtera bitarteko bost gazte atxilotu zituzten atzo, ostirala, goizean, enpresa batean materiala lapurtzen ari zirenean.

Atzo goizeko hamaika eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten dirudienez hainbat pertsona materiala lapurtzen eta material hori ibilgailu batean sartzen ari zirela Arabako hiriburuko Jundizko industrialdean. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat berehala hurbildu zen adierazitako lekura, eta abisuan adierazitako furgonetaren antzeko bat ikusi zuten une horretan lantegitik irteten, eta geldiaraztea erabaki zuten.

Furgonetan zihoazen bost gazteak identifikatu zituzten agenteek, eta egiaztatu ahal izan zuten ez zutela inolako zerikusik enpresarekin eta ibilgailuan lapurtutakoak izan zitezkeen altzairuzko piezak zeramatzatela, gero jakin ahal izan zutenez lau mila eurotik gorako balioa zutenak.

Horren aurrean, susmagarriak atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko eginbideak betetzeko agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.