Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Espetxera eraman dute Barakaldon egindako hainbat sexu-erasoren egilea
2023-03-04
Atzo arratsaldeko azken orduan, Basauriko espetxera eraman zuten 2022ko irailean egindako sexu-eraso baten egilea, Pertsona hori Ertzaintzak joan den abenduan ere atxilotu zuen herri berean sexu-askatasunaren aurka egindako hainbat deliturengatik.
2022ko irailaren 25ean Barakaldon gizon batek emakume bati sexualki eraso egin zion kalean. Sestaoko Ertzain-etxeak, delitu horren berri izan zuenean, ikerketa jarri zuen abian, eta ikerketa horren ondorioz atxilotu zuten atzo, martxoak 3, erasoaren ustezko egilea. Atxilotua Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zuten, eta honek Basauriko espetxera eramateko agindua eman zuen atzo arratsaldeko azken orduan.
Ertzaintzak ikerketan lortutako laginen ADN analisiek egiaztatu zuten ikertuak sexu-eraso horretan parte hartu zuela, eta horren ondorioz emandako agindu judizialaren bitartez atxilotu eta espetxeratu zuten.
Atxilotua, 24 urtekoa, joan den abenduaren 9an ere atxilotu zuten egun batzuk lehenago herri berean egindako sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik. Kasu hartan eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa Barakaldon egindako beste lau erasorengatik, horietako bat irailaren 22an eta beste hiruak 2022ko abenduan bertan.