Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
23_0164 Irunen 9 pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu dute droga-trafikoagatik, bi astetan zehar egindako prebentziozko operatibo batean

Irunen 9 pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu dute droga-trafikoagatik, bi astetan zehar egindako prebentziozko operatibo batean
2023-03-17
Ertzaintzak Irungo Behobia auzoan abian jarri zuen “Dorrea” izeneko dispositiboaren helburua droga-trafikoa hautematea eta horrekin erlazionatutako eginbideak instruitzea zen, eta horren ondorioz bederatzi pertsona atxilotu dituzte eta, besteak beste, kokaina, haxixa eta marihuana atzeman dituzte, egindako salerosketetako diruaz gainera.
Otsailaren 20tik martxoaren 3ra bitartean, “Dorrea” izeneko operazioaren esparruan, Irungo Ertzain-etxeko agenteak droga-trafikoa kontrolatzeko eta zaintzeko lanetan aritu dira Irungo Behobia auzoko merkataritza gunean. Ertzaintzak aurretik ere egin izan ditu bertan txikizkako droga-salmentaren aurkako operazioak.
Agente jarduleek bederatzi pertsona atxilotu ahal izan dituzte droga-trafikoarekin lotutako ustezko delituengatik. Guztiak gizonezkoak dira, 22 urtetik 31 urtera bitartekoak.
Saltzaile hauek zuhurtziaz eskaintzen zizkieten substantzia sorgorgarriak, besteak beste, kokaina, marihuana edo haxixa, aurretik kontaktutako pertsonei. Horren truke, erosleek dirua ematen zieten saltzaileei, eta, horren ondoren, hauek joan egiten ziren.
Atxilotuek aurrekariak dituzte antzeko egintzengatik, eta agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte.
Erosle gisa identifikatutako pertsonei espedienteak ireki dizkiete Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa ezarriz.