Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0167 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibelen zaldi batekin istripua izan eta hildako emakume baten gorpua berreskuratu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibelen zaldi batekin istripua izan eta hildako emakume baten gorpua berreskuratu dute

Servicio de prensa

2023-03-18

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 41 urteko emakume baten gorpua berreskuratu dute gaur, larunbata, arratsaldeko lehen orduan, Jaizkibel mendian, Pasaian. Emakume hori zaldi batekin istripua izan ondoren hil zen.

Eguerdiko hamabiak baino lehentxeago, 112 SOS Deiakek jakinarazi dute emakume bat larri zauritu dela Jaizkibel inguruan, baso-pista batean zaldi batekin istripua izan duela adierazi baitute.

Berehala, hainbat polizia, osasun-talde eta suhiltzaile bidali dituzte adierazitako tokira. Bertaratu diren lehenengo pertsonak zauria suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu, eta, azkenean, bertaratu den medikuak baieztatu du hil egin dela. Biktimaren gorpua berreskuratu eta ehorztetxera iristeko toki irisgarri batera eraman dute larrialdietako baliabideek. Ondoren, Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute.