Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
23_0323 Amurrion atxilotu dute Urduñako taberna batean lapurreta egin eta diruarekin ihes egin ondoren

Amurrion atxilotu dute Urduñako taberna batean lapurreta egin eta diruarekin ihes egin ondoren
2023-05-26
Ertzaintzak Urduñako taberna batean lapurreta egin duen 38 urteko gizon bat atxilotu du goizaldean Amurrion. Inplikatuak hainbat erreminta eta tabernatik lapurtutako dirua zeramatzan bere gauzen artean.
Gaur, ostirala, 03:20 aldera, Laudioko Ertzain-etxeko Herritarren Babeseko patruila batek gizon bat ikusi du trenbidetik oinez Amurrioko Saratxo-Iñarritxuko geltoki inguruan. Agenteak gizonarengana hurbildu direnean, hau, polizia ikustean, korrika hasi da.
Ertzainek gizona harrapatu dutenean, erreminta batzuk, goma batekin bildutako billete-sorta bat eta pare bat kilo txanpon zituen plastikozko poltsa bat aurkitu dizkiote bere gauzen artean.
Inguruko koordinazio-zentrotik polizia-baliabideari jakitera eman diote lapurreta egin berri zutela Urduñako taberna batean. Emandako datuen arabera, lokaleko leiho bat hautsi dute eta barrutik kutxa-erregistratzailean goma batekin bilduta zegoen billete-sorta bat eta joko-makina bateko dirua falta ziren.
Horren aurrean, gizona gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute, eta polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko. Horiek amaitu ondoren, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.