Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0310 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek berriz ekin diete Bidasoan desagertutako migratzaile gaztea bilatzeko lanei

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek berriz ekin diete Bidasoan desagertutako migratzaile gaztea bilatzeko lanei
2022-04-28
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuetako baliabideak goizeko 09:00etan hasiko dira berriz apirilaren 18an, Endarlatsako malda baten behera jausi ondoren, ustez desagertu zen migratzaile gaztearen bila.
Operatiboa Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari bat ari da koordinatzen, eta bertan Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako Atala eta Txakurren Unitatea eta Hondarribiko Gurutze Gorriko baliabideak ari dira parte hartzen. Ertzaintzak Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga, ibaian behera, arakatuko du, eta Gurutze Gorriak Bidasoa ibaiaren bokalea eta Faisaien Uhartea.