Cabecera contenido seccion delito informatico

Eduki publikatzailea

Talde espezializatua

Talde espezializatua

Nor gara?

Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitatean ziberdelinkuentzian espezializatutako talde bat dago. Taldea alderdi juridikoetan eta teknikoetan prestakuntza berezia duten eta ikerketa kriminalean eskarmentu handia duten agenteek osatzen dute. Talde honen izena Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusia (SCDTI) da.

Zereginak

Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusiko agenteak Internetekin eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) zerikusia duten delituak argitzeaz eta ikertzeaz arduratzen dira, eta, horrez gainera, gai hauetan Ertzaintzak gauzatzen dituen jarduketetan laguntza teknikoa eta estaldura ematen dute.

Gainera, delitu larriak instruitzeaz eta delitu larrien eginbideak irekitzeaz ere arduratzen dira, horien konplexutasuna dela-eta, argitzeko ezagutza tekniko aurreratuak behar badira.

Harremanetarako

Internet bidez edo teknologia berrien bidez egindako delituren batekin zerikusia duen zalantzaren bat edo galderaren bat baduzu, Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusiko agenteekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honen bidez: delitosinformaticos@ertzaintza.eus

Zure kontsultari ahalik eta azkarren erantzungo diogu. Bestalde, gogoratu behar da bitarteko hori erabiliz planteatutako zalantzak ez direla salaketatzat hartuko; bitarteko honen bidez informazioa eta aholkua ematen da.