Cabecera contenido seccion app ertzaintza
Eduki publikatzailea
Comunicación - App de la Ertzaintza
ERTZAINTZAREN APPa
Aplikazio berri bat jarri dugu herritarren zerbitzura, edozein gailu mugikorren bidez Ertzaintzarekin etengabeko komunikazio-bidea izateko. Herritarren laguntza garrantzi handiko faktorea da, eta sendotu egin nahi dugu kalitatezko zerbitzua, azkarra eta fidagarria, eman ahal izateko.


Pantaila nagusian aplikazioak eskaintzen dituen 8 funtzionalitate nagusiak ikusten dira.
- Ertzain-etxeak: gertuena dagoen ertzain-etxea aurkitzea.
- Larrialdia: larrialdietarako zerbitzura deitzea eta lokalizazioa.
- Harremana: larrialdiak ez diren egoeretarako.
- Laguntza: informazioa modu anonimoan bidaltzea.
- Berriak: Ertzaintzaren prentsa-oharrak ikustea.
- Aholkuak: segurtasunarekin zerikusia duten balioko aholkuak.
- Sareak: gizarte-sareekin lotzea.
Datuen tratamendua
Ertzaintzaren APPak ez ditu inoiz biltegiratzen datu pertsonalak. Gertuena zein ertzain-etxe dagoen jakiteko eta larrialdietarako deiren bat eginez gero laguntza emateko denbora murrizteko, aplikazioak hainbat datu eskatuko ditu, aukeran, esate baterako, erabiltzailearen kokapena edo telefono-zenbakia.Informazio hori ez da biltegiratzen, erregistratzen edo bidaltzen beste kasu bakar batean.