Eduki publikatzailea

Herritarren Lankidetza

    Herritarren Lankidetzarako puntu nagusiak

    Herritarren laguntza oso garrantzitsua da. Lagundu iezaguzu pertsonen segurtasuna eta askatasuna arrisku larrian jar ditzaketen delituen kausei aurrea hartzen.

    • Herritarren lankidetza ezinbestekoa da indarkeriari aurrea hartu eta erantzun zuzena emateko

      Edozein datu Ertzaintzarentzat baligarria izan daiteke: hainbat esku-hartzetan erabili ahalko du, prebentzioaren, babesaren, jazarpenaren zein erantzunaren arloetan.

    • Indarkeriak ez duelako ez justifikaziorik ez zilegitasun ideologiko ideologiko edo erlijiosorik

      Gure gizartea arautzen duen sistemak ideia guztien alde egiteko eta erlijio guztial praktikatzeko aukera ematen du.

    • Edozein herritar indarkeriaren biktima izan liteke

      Pertsona ahulak, diskurtso islamista erradikalari irekiak eta ekintza bortitzen erantzule izan daitekeenak ere, indarkeriazko gertakari baten biktima dira.

    • Informazio bakar bat ere ez dagoelako sobera

      Ertzaintzak zuhurtasun eta konfidentzialtasun osoz hartuko ditu informazioak, eta denak ikertuko ditu. Ez itxaron eta informazioa helarazi, garrantzitsua izan liteke.

    • Herritarren arteko elkarbizitza sustatu

      Desberdinaren aurkako gorrotoak bizikidetza urratu egiten du. Islamismoan oinarritutako terrorismoak nahiz islamofobiak, gorroto horren eredu, bizikidetza urratu egiten dute.

    Edozein motako delinkuentzia antolatuari, islamismo erradikalari, jatorri politikoko indarkeriari edo islamofobiari aurka egiteko interesgarria izan daitekeen informazioren bat badaukazu, arren, jar zaitez harremanetan Ertzaintzako Inteligentziako adituekin.

    • Telefonoz

      900.840.843, Ertzaintzara deitzeko isilpeko linea zuzena.

      Telefono deia Inteligentzia Bulego Nagusiko ertzain batek kudeatuko du, edo erantzungailu automatiko batek grabatuko du beranduago aztertzeko. Anonimotasuna bermatu asmoz, sistemak ez du telefono zenbakia gordeko, horregatik berebiziko garrantzia izango du helarazi nahi den informazioaren inguruan ahalik eta datu gehien ematea.

    • Internet bidez

      Harremanetarako inprimakia

      Gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko segururako inprimaki hau betez.

    Kontuan izan honakoa, mesedez:

    Gogoratu, harremanetan jartzeko bide horiek segurtasuna, askatasuna eta bizikidetza arrisku larrian jartzen dituzten delitu-jarduerei buruzko informazioa emateko edo horien aurka laguntzeko baino ez dira. Bestelako delituetarako, kontsultetarako edo eskaera arruntetarako, hurbilen daukazun ertzain-etxera joan zaitezke edo ohiko bideetatik jar zaitezke harremanetan.