Formularioa

Terrorismoaren kontrako: Herritarren Lankidetza

Betetzeko datuak:

Posta elektroniko segurua bidaltzeko inprimaki honen bitartez, Ertzaintzaren ikerketetan lagungarri suertatu daitekeen edozein informazio erantsi daiteke gaia edozein dela ere (indarkeria erradikala, terrorismoa edo delinkuentzia antolatua).

Delitu mota horretan espezializatuta dauden Inteligentziako kideek aztertuko dituzte mezu guztiak.

Ez duzu zeure burua identifikatu behar. Modu anonimoan egin dezakezu.

Hala ere, Ertzaintzaren ikertzaileentzat oso interesgarria izan daiteke zuk emandako datuen xehetasunen bat zehaztea. Hori dela eta, zurekin harremanetan jartzeko eragozpenik ez baduzu, edo, are gehiago, erantzutea nahi baduzu, bete, mesedez, "Harremanetarako bidea" hautazko atala, zure telefono-zenbakia edota helbide elektronikoa jarrita.

Formulario honen bidez, zure mezua Interneteko konexio seguru baten bitartez bidaliko da, informazioaren pribatutasuna errespetatuz. Edonola ere, jasotako informazioa modu egokian babestuko da, eta anonimatuan gordeko da bidaltzailea.

Kontuan izan honakoak, mesedez:

-Gogoratu, harremanetan jartzeko bide horiek segurtasuna, askatasuna eta bizikidetza arrisku larrian jartzen dituzten delitu-jarduerei buruzko informazioa emateko edo horien aurka laguntzeko baino ez dira. Bestelako delituetarako, kontsultetarako edo eskaera arruntetarako, hurbilen daukazun ertzain-etxera joan zaitezke edo ohiko bideetatik jar zaitezke harremanetan.

Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA