Cabecera contenido seccion odio discriminacion
Eduki publikatzailea
Polarizazio-adierazleak
Polarizazio-adierazleak
Jendeari egindako era guztietako erasoetan edo ondasunei eragindako mota guztietako kalteetan, arreta berezia eman behar zaie “polarizazio adierazleak” deiturikoei, hau da, poliziaren txostenean zehatz-mehatz bildu eta sartu behar diren adierazpen-multzoa dira, epaileei eta fiskalei nahikoa kriminalitatearen zantzu arrazional emateko, egozte-karguak eta, hala badagokio, zigorrak ebatz ditzaten.
Polarizazio-faktore bat edo batzuk batera egotea nahikoa izango da ikerketa gidatzeko, burututako delituan arrazismo, xenofobia edo intolerantzia egon den agerian uzteko. Jarraian deskribatzen diren polarizazio-faktoreak azpimarratzekoak dira.
- Biktimaren pertzepzioa: biktimaren aldetik pertzepzio edo sentimendu hutsa, hots, jasandako delituaren arrazoia arrazakeria, xenofobia edo intolerantzia izan daitekeen uste hutsa.
- Biktima gutxiengoan dagoen talde bateko kide izatea, etnia, arraza, erlijioa, orientazio sexuala edo identitatea dela-eta.
- Bazterkeria eta gorrotoa asoziazioz: Biktima ez da jo-puntuan dagoen taldeko kidea, baina aktibista izan daiteke kolektiboarekiko elkartasunez, gerta daiteke biktima ere jo-puntan dagoen taldeko kide batzuen konpainian egon zela, etab. Biktima horiek jo-puntan dagoen taldeko kide izan gabe, nahita aukeratzen dira harekin duten harremanagatik.
- Egileak edo egileek adierazten dituen/dituzten adierazpen edo iruzkin arrazistak, xenofoboak eta homofoboak eta intoleranteak. Kasu honetan, biktimaren edo lekukoen adierazpenetan iruzkinok hitzez hitz biltzea gomendatzen da.
- Gertaeren egileak dituen tatuajeak edo janzten dituen jantziak; askotan, gorrotoarekin lotutako sinbologia izango dute bertan, eta oso grafikoak izango dira egilearen profila eta delituaren motibazioa frogatzeko. Garrantzitsua da datu horiek guztiak islatzen dituzten argazkiak eta/edo dokumentu-euskarriak ematea.
- Gertaeren egileak eraman ditzakeen zein gertaeren lekuan edo bere etxean eta abarrean aurki daitezkeen muturreko propaganda, estandarteak, pankartak eta abar. Gauza horiek guztiak filmatu edo argazkiak atera behar dira, gorrotoaren sinbologia deritzona osatzen dutelako.
- Antzeko gertaeretan parte hartu izana edo RAC / OI musikako kontzertu neonazietara zein jo-puntan dagoen taldearekiko etsaitasuna adierazten duten muturreko hitzaldietara, bileretara edo manifestazioetara joan izana.
- Iskanbila gurtza-leku batetik, hilerri batetik edo auzokoen aburuz jo-puntan dagoen talde baten establezimendutik hurbil gertatu izana, esaterako, giro homosexualeko taberna baten irteeran.
- Susmagarriak muturreko futbol-taldeekin duen harremana.
- Susmagarriak lotura izatea jo-puntan dauden taldeekiko (etorkinak, musulmanak, juduak, homosexualak eta abar) gorrotoa, aiherra edo etsaitasuna adierazten duten talde edo elkarteekin.
- Indarkeriazko egintzak arrazoi nabarmenik gabe egitea oso zantzu indartsutzat hartu behar da.
- Biktimaren taldeko kideen eta ustezko errudunaren taldeko kideen arteko etsaitasun historikoa.
- Gertaerak jo-puntan dagoen erkidego edo taldearentzat garrantzitsua den data edo leku batean gertatzen direnean, esaterako, ostirala, musulmanentzako otoitz eguna; juduentzako larunbata; gay harrotasunaren eguna, Hitlerren urtebetetzea eta abar.