Cabecera contenido seccion delito informatico
Eduki publikatzailea
Salaketa egitea
Salaketa egitea
"Delitu informatiko" baten biktima izan bazara eta horren salaketa formala egin nahi baduzu, jo ezazu hurbilen duzu ertzain-etxera.
Salaketa egiteko honako alderdi hauek izan behar dituzu kontuan:
- Froga-moduan eskuera duzun dokumentazio guztia aurkeztu.
- Egitateen ustezko egileekin harremanetan zein bidetatik egon zaren jakitera eman: sare sozialak (Facebook, Twitter, Instagram, etab.), bat-bateko mezularitza-zerbitzuak (Whatsapp, Telegram, etab.), telefono-bidezko elkarrizketa (deiak, SMSak), eta abar.
- Sare sozialen kasuan, honako hauen URLak aurkeztu: inplikatuta dauden profilak, komentarioak (posts) edo salatutako multimedia edukia (irudiak, bideoak, etab.).
- Mezu elektronikoen kasuan, iruzurrezko posta-kontua aurkeztu. Horrez gainera, oso garrantzizkoa da goiburu teknikoetan dagoen informazioa. Horrenbestez, mezuen kopia ORIGINALA aurkeztu (*** ez du balio birbidaltzeak, ez eta pdf edo paper formatuan inprimatzeak ere).
- Frogak mezularitza-zerbitzuetan badaude (Whatsapp, Telegram, etab.), atera elkarrizketak eta aurkeztu.
- Telefono-bidezko elkarrizketen kasuan, aurkeztu abonatu-zenbakiak, telefono-aurrezenbakiarekin.
- Kopia euskarri digitalean egin (CDan edo pendrivean), aurkeztutako datuekin: mezu elektronikoak, multimedia edukia, mezularitza-zerbitzuetako chatak, zifratutakoa artxiboak, eta abar.
- Egitateetan inplikatuta dauden URL guztiak adierazi. Esate baterako: iruzurrezko iragarki bat, blog bat, web-orri bat, eta abar.
- Nahi izanez gero, web-eduki batzuei legezko balioa eman diezaiekezu ziurtagiri digitalen zerbitzuak erabiliz. Esate baterako, Interneteko zerbitzuen edo produktuen iruzurrezko delituen kasuan.
- Negozio bat baduzu eta informatika enpresa batek kudeatzen badizu, eman horren harremanetarako datuak eta, ahal izanez gero, aurkeztu hark egindako auditoria-txostena.