Eduki publikatzailea

Antiterrorismo - Ertzaintza - derechos humanos

Ertzaintza eta giza eskubideak

Ertzaintza, Eskubide Historikoetan errotuta izan arren 1979ko Gernikako Estatutuak legitimatu zuen Polizia integrala, mundu osoan atxilotuen eskubideak errespetatzen aitzindaria izan zen lege batzuen oinordeko da.

1452ko Bizkaiko Foru Zaharrak esaten zuenez (1), inolako agintaririk ez du atxilotu bati oinazerik emateko baimenik, horrek egindako delitua edozein dela ere.

"Garai hartako lege batek ere ez du Bizkaiko Foruan irakurtzen diren berme prozesalekin aldera daitekeen babes mekanismorik askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko". (2)

Euskadiko Poliziak foruan ditu erroak, zalantzarik gabe, eta Polizia Legeak ezartzen duenez, Autonomia Erkidego osoan pertsonak eta ondasunak babestea, eskubide eta askatasunak bermatzea eta herritarren segurtasuna zaintzea du zeregin nagusi.

Ertzaintzaren konpromiso bikoitza

  • Ertzaintzak berretsi egiten du indarkeria baliatzen duen edozein inposaketaren kontra borrokatzeko eta eskubideak eta askatasunak bermatzeko bere konpromisoa.
  • Bere gain hartzen du, gainera, atxilotuak pertsona gisa, norbanako eskubidedun gisa errespetatzeko betebeharra, berdin dio zergatik dauden atxilotuta; eta atxilotuen erlijio-jardunbideak bermatzen ditu, legeak agintzen duen moduan.

(1) Bizkaiko Foruko V. tituluaren XII. Legea

(2) Adrian Celaya