Cabecera contenido seccion valores
Eduki publikatzailea
Misioa, ikuspegia eta balioak
Misioa, Ikuspegia eta balioak
Ertzaintzaren misioa
Ertzaintza Euskadiko polizia integrala da. Zerbitzura dagoen gizartearekin batera, bakea, segurtasuna eta pertsonen ongizatea sustatzen ditu.
Ertzaintzaren ikuspegia
Ertzaintzak aitorpen – maila altua lortu nahi du, gardetasunarekiko, etika publikoarekiko eta giza eskubideekiko errespetua sustatzeagatik.
Bere ereduan oinarrituta, eguneroko jarduera hobetzeko lanean jarraituko du, eta sendotuko du bere lidergoa, banakako hazkuntza erraztuz, autonomía – maila bultzatuz eta osatzen duten pertsonen eguneroko parte – hartzea suspertuz.
Gizartearekin estuki lan egiten jarraituko du zerbitzuak egokitzeko eta horien eraginkortasuna sustatzeko orduan, bai segurtasun – arloan, baita laguntza – arloan ere, betiere zerbitzu horiek emateko hurbiltasuna bultzatzearekin batera.
Ertzaintzaren balioak
- Hurbiltasuna: Pertsona guztiekiko jarrera irekia eta hurbila izatea.
- Konfiantza: Jarrera zintzoa eta gardena izatea eta komunikatzean zintzo jokatzea.
- Konpromisoa: Arazoak konpontzen laguntzen duten erantzun eraginkorrak ematen inplikatzen gara.
- Taldea: Kohesionatuta lan egiten dugu, lidergo aktibo batek gidatuta.
- Eboluzioa: Etengabe ebaluatzen dugu geure burua, hobetzeko asmoz.