Cabecera contenido seccion calidad
Eduki publikatzailea
KKS barruko prozesuak
Atxiloketaren prozesua
Kalitatea kudeatzeko sistemaren bidez, atxilotutako pertsonaren eskubideen eta segurtasunaren bermea hobetu nahi da, jardun guztietan kontrolak eta erregistroak txertatuz. Era berean, atxiloketez arduratzen diren Ertzaintzaren profesionalen segurtasun pertsonala eta juridikoa bermatzen du sistemak.
Sistema 2001. urteaz geroztik dago indarrean Bilboko Ertzain-etxean eta 2004. urteaz geroztik ertzain-etxe guztietan. Lehen ziurtapena 2002. urtekoa da, eta berritzen eta aldaketetara egokitzen joan da gaur egunera arte.
Nabarmendu behar da hainbat erakunderen aurrean aurkeztu dela Ertzaintzak finkatutako atxilotuentzako arreta-prozesua, eta erakunde horien artean dago Torturaren Prebentziorako Europako Batzordea. Bestalde, askatasunaren zaintzaile diren orotariko erakundeen zenbait txostenek jardunbide egokitzat jo dute prozesu hori.
Barne-arauek honako alderdi hauei buruzko alderdiak garatzen dituzte: barne-abiarazleak, in fraganti delitu baten ondorioz, ikerketa baten ondorioz edo agindu judizial baten ondorioz agenteek egindako atxiloketak; egindako atxiloketa guztien atxilotze-jardun materiala; atxilotutako pertsonak lekualdatzeko sistematika; komisarian sartzearekin eta eskubideak irakurtzearekin eta baliatzearekin lotutako jardunak; pertsona atxilotuen liburuan egiten diren erregistroak; eta gorputz-miaketa egiteko modua, jarduten duten agenteen, pertsona atxilotuaren eta hirugarren pertsonen segurtasuna bermatze aldera, baita pertsona atxilotuak daramatzan eta froga gisa baliagarriak izan daitezkeen objektuak bereganatzen direla bermatze aldera ere. Era berean, pertsona atxilotua polizia-egoitzan zaintzen den bitartean egin beharreko jardun guztiak zehazten dira, barnean direla haren premiarik oinarrizkoenei erantzutea, eskubideak baliatzearekin lotutako alderdiak, eskubide horiek betetzeko epe zorrotzak finkatuz, eginbideen fasea eta, azkenik, atxiloketa amaitzea eta pertsona atxilotuen liburua ixtea. Jardun horiek osatzen dira legeak ezartzen dituen kasu berezietan jarduteko barne-araudiarekin eta pertsona atxilotuen bideozaintzarekin, betiere atxilotuak polizia-zentroan dauden bitartean.
Jardute-prozesua etxe- eta genero-indarkeriako kasuetan
Etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren (aurrerantzean, EI/GI) kasuetan egingo diren jardun guztiak barne-arauetan aurreikusita eta garatuta daude, eta gauza gutxi geratuko da jarduten ari diren agenteen nahierara; hartara, delitu tipologia horren biktimei babes eta laguntza integrala eskainiko zaiela bermatuko da, alde batera utzi gabe haien segurtasuna bermatzean eragina izan dezakeen alderdi bat bera ere.
Beraz, prozesu horren barruan sartuko da EI/GI kasu baten berri izaten den unetik hasi eta erasotzaileak biktimarenganako edonolako indarkeria erabat amaitzen duen unera arte. Hainbat kontrol-puntu ezarri dira prozesuaren urrats guztiak betetzen direla egiaztatzeko; kontrol-puntu horiei esker, egiaztatuko da prozesua behar bezala berrikusten dela eta, horrela, ahalik eta segurtasun-bermerik handiena emango zaiela EI/GIren biktimei.
Barne-arauek, kasu horretan, alderdi hauek hartuko dituzte barnean: EI/GI gorabeherei telefono bidez arreta ematea, larrialdiari arreta emateko jardunak egitea, EI/GI kasuak ikertzea eta argiketak egitea, eskura dagoen informazio guztia jasoko duen EI/GI espedientea idaztea, EI/GI arriskua eta EI/GIko biktima babesteko neurriak baloratzea, unean-unean biktimari eman beharreko tratamendua eta laguntza eskaintzea, eta, azkenik, erasotzailearekin jardutea.
NRBQ Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen jarduteko prozesua
Kasu honetan, NRBQ Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen jarduera guztiak garatu eta ziurtatu dira, zehazki:
UNE-EN ISO 9001:2015 ARAUAREKIN ZIURTATUTAKO PROZESUAK |
AENOR |
Jarduera prebentiboak |
|
Lehergailuekin egindako jardunak eta NRBQ motakoak |
|
Bolborina |
|
X izpiak |
NRBQ Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen jardueretarako kalitatea kudeatzeko sistema 2004an hasi eta 2006an ezarri zen, eta 2008ko apirilean ziurtatu zen. Horretarako, beste prozesu batzuetan jada ezarrita zegoen sistemaren oinarri berberei eta haren jardueraren zehaztapenei jarraitu zitzaien. Urtez urte egiaztatzen da zuzen funtzionatzen duen, barne- eta kanpo-ikuskapenen bidez.
Sistemak beharrezko prestakuntza eta trebakuntza eskaintzen die Unitateko arduradunei kalitatearen arloko tresnetan, metodologietan eta jarraibideetan, eta etengabeko hobekuntzara bideratutako kultura gara dadin ahalbidetzen du.
Polizia zientifikoaren unitatearen jardute-prozesua
Polizia Zientifikoa 1990. urtean sortu zen, eta 2006. urteaz geroztik da ENFSI (European Network of Forensic Science) erakundeko kide. 2006. urtean bertan hasi zen kalitatea kudeatzeko sistema ezartzen, eta gaur egun honako prozesu hauek ditu ziurtatuta edo egiaztatuta:
UNE-EN ISO 9001:2015 ARAUAREKIN ZIURTATUTAKO PROZESUAK |
AENOR |
Ebidentziak kudeatzeko prozesua |
|
Ezaupide fisionomikoak tratatzeko prozesua |
ISO/IEC 17025:2005 ARAUAREN ARABERAKO EGIAZTAPENAK |
ENAC |
Pertsonak Identifikatzeko Atala: identifikazio lofoskopikoa, konparazio bidezkoa |
|
Genetika Forentsearen Atala: odola, esperma, listua, arrasto organikoak. DNA profilen konparazioa |
|
Dokumentoskopia eta Grafistika Atala: € moneta-paperaren benetakotasuna edo faltsutasuna zehaztea |
|
Lofoskopia eta Begizko Ikuskapenen Atala: hatz estariak errebelatzea, azterketa eta/edo tratamendu lofoskopikorako |
Prozedura hauek dira: saiakuntzen kalitatearen plangintza eta horien kontrola; DNA kasuen tratamendua; identifikazio-kasuen tratamendua; polizia-ezaupide dekadaktilarren eta ahurretakoen tratamendua eta ezaupide fisionomikoen tratamendua; txostenak eta ebidentziak jasotzea, baliozkotzea eta igortzea; tresneria eta instalazioak kudeatzea; txukuntasuna eta garbitasuna, egindako tratamenduen kalitatea bermatzeko bitarteko gisa; espazioaren aprobetxamendua; efizientziaren hobekuntza; eta segurtasunaren hobekuntza.
Bestalde, gaur egun beste prozesu batzuk ari dira garatzen, etorkizun hurbilean ziurtatze eta/edo egiaztatze aldera.