Cabecera contenido seccion calidad

Eduki publikatzailea

Kalitatearen Kudeaketa-Sistema (KKS)

    Ertzaintzaren kalitatea kudeatzeko sistemaren bidez ziurtatu nahi da beti homogeneoa izatea prozesu batean esku hartzen duten agenteek emandako tratua edo egindako jarduna, kontuan hartu gabe zerbitzu horien hartzaileak eta zerbitzu horiek egiten dituzten pertsonak nor diren eta zer ertzain-etxetan edo unitatetan egiten diren.

    Oso maila handiko zerbitzu-estandarra eskaini nahi da, betiere ordenamendu juridikoko arauek eskatzen dituzten minimoak gaindituz.

    Hauek dira, oraingoz, sisteman biltzen diren prozesuak:

    • Atxilotzeko prozesua
    • Etxeko indarkeriako eta genero-indarkeriako kasuetan jarduteko prozesua
    • NRBQ Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen jarduteko prozesua
    • Polizia Zientifikoko Unitatearen jarduteko prozesua

     

    Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (International Standarization Organization edo ISO erakundeak) prestatu du ISO 9001:2015 araua. Arau horrek zehazten du zer betekizun bete behar dituen erakundeek barne-aplikaziorako erabil dezaketen kalitatea kudeatzeko sistema batek, axola gabe produktua eta/edo zerbitzua erakunde publiko edo enpresa pribatu batek egiten duen.

    Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea erakunde independentea da, gobernuz kanpokoa, eta gaur egun milioi bat enpresa eta erakunde biltzen ditu mundu osoko 170 herrialdetan baino gehiagotan.

    Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeko kide AENOR erakundeak ISO 9001 arauaren estandarrarekin ziurtatu du Ertzaintzaren sistema. Izan ere, AENOR erakundea arduratzen da ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu nahi duen erakundearen ikuskapena egiteaz, eta ikuskapen horretan egiaztatuko du ISO 9001 arauan zehazten diren betekizunak behar bezala inplementatu diren eta horien arabera lan egiten den.

    Behin ziurtagiria lortuta, aldian behin berritu beharko da ziurtapena. Ertzaintzaren kasuan hiru urtean behin egiten da berritze-ikuskapena, eta urtean behin egiten dira jarraipen-ikuskapenak. Ikuskapen horiek guztiak AENOR erakundeko langileek egin dituzte orain arte.