Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

15_0030-eu

EAEko errepideetako trafiko-istripuen balantzea

Prentsa bulegoa

2015-01-11

Bi pertsonak hainbat larritasun-mailako zauriak izan dituzte gaur, igandea, arratsaldeko sei eta erdiak arte EAEko errepide sarean izandako bi istripuetan, Ertzaintzak erregistratutakoaren arabera.

Lehen istripua eguerdiko hamabiak jota gertatu da Andoainen, N-1 errepidean, Iruneko norabidean, Bazkardoko bihurguneen parean. Renault Modus bat errepidetik irten da oraindik argitu ez diren arrazoiak direla medio. Gidaria, 22 urteko gaztea, bakarrik zihoana, zauritu egin da eta hainbat lesiorekin eraman behar izan dute Donostiako ospitalera.

Bigarren istripua 16:50 aldera gertatu da N-604 autobidean, Erandio parean. Asuako norabidean zihoan auto bat errepidetik irten da. Gidaria, 32 urteko emakume bat, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, hainbat larritasun-mailatako zauriak zituela.

Bestalde, Ertzaintzak hiru gidari atxilotu ditu asteburuan, alkoholemia probetan positibo emateagatik. Guztiei ere trafiko segurtasunaren aurkako delituak egotzi zaizkie. Ertzaintzak Bizkaiko Lurralde Historikoan egin ditu atxiloketok.

 

Jarrai iezaguzu Twitterren

@ertzaintzaEJGV