Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Zornotza: kamioi baten gordailutik gasolioa lapurtzen ari zirela harrapatu dituzte
2015-03-06
Durangoko ertzain-etxeko agenteek 34 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten bart gauean, osteguna, Zornotzan, kamioi baten gordailutik erregaia lapurtzen ari zirela harrapatu ostean.
Zornotzako Zubieta industrialdean aparkatutako kamioi baten erregai-gordailuaren aldean bi gizonezko zeudela jakinarazi zion herritar batek Ertzaintzari bart gaueko bederatziak aldean. Herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu zen eta adierazitako kamioiaren azpian gasolio-arrastoa zegoela eta gordailuaren tapoi bat behartuta zegoela egiaztatu zuten ertzainek.
Horrez gain, kamioi horren ondoan aparkatutako auto baten barruan bi gazte zeudela ere ikusi zuten, eta jakinarazleak emandako ezaugarriekin bat zetozela. Ertzainek susmagarriak identifikatu zituzten eta erregaiz betetako plastikozko bidoi batzuk aurkitu zituzten maletategian, baita erregaia ateratzeko ustez erabili zuten mahuka txiki bat ere. Ondorioz, indarrezko lapurreta-delitua egotzita atxilo eraman zituzten polizia-egoitzara, beharrezko izapideak egitearren.
Jarrai iezaguzu Twitterren
@ertzaintzaEJGV