Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Bederatzi gidari atxilotu dituzte alkoholemiagatik Aste Santuko zubian zehar
Prentsa bulegoa
2015-04-06
Aste Santuko zubi honetan, Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu ditu guztira, ustez edari alkoholdunen eraginpean gidatzen harrapatu ostean.
Atxiloketa horietatik, zortzi Bizkaian izan dira; hain zuzen, Iurreta, Getxo, Plentzia, Karrantza, Mungia eta Bilbon -3-. Azken atxiloketa Gipuzkoako Irun udalerrian gertatu da.
Jarrai iezaguzu Twitterren
@ertzaintzaEJGV