Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

15_0453-eu

Zalla, denda batetik hiru ordenagailu eramangarri lapurtu ditu

Prentsa bulegoa

2015-04-12

Balmasedako ertzain-etxeko agenteek 18 urteko neska bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Zallan, lapurreta-delitu bat egotzita. Herriko denda batetik hiru ordenagailu eramangarri lapurtu zituen.

Atzo, larunbata, arratsaldeko lauak eta hamabost minutuan, Zallako (Bizkaia) saltoki bateko segurtasuneko langileek Ertzaintzari jakinarazi zioten dendako salgaiak lapurtzen saiatu zen pertsona bat atxiki zutela.

Bertaratutako ertzainek gertakariei buruzko azalpenak jaso ondoren, lapurretaren ustezko egilea atxilotu zuten. 18 urteko emakumeak hiru ordenagailu eramangarri hartu zituen (1.500 euroko balioa zituztenak), eta haiek ordaindu gabe dendatik irteten saiatu zen.