Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

16_1329-eu

Vitoria-Gasteiz, bi atxilotu azken orduotan bi establezimendutan lesioak eragitea leporatuta

Prentsa bulegoa

2016-12-30

Vitoria-Gasteizko Ertzain-etxeko agenteek, azken orduotan, 25 urteko emakumezko bat eta 24 urteko gizonezko bat atxilotu dituzte, lesio-delitu banaren akusaziopean. Bi atxiloketak ostalaritza-establezimenduetan egin dituzte. Erasotzaileek hautsitako botila bat eta edalontzi bat erabili dituzte, hurrenez hurren, biktimei buruan ebakiak eragiteko.

Lehen atxiloketa goizaldeko hiruretan egin dute Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko establezimendu batean. Dei batek Ertzaintzari ohartarazi dio lokal batean emakume bat zalaparta sortzen ari zela eta gizonezko bati botila batekin buruan jo eta ebaki sakona egin diola bekainean. Patruila bat adierazitako lekuan bertaratu eta atxilotu egin du emakumea, lesio-delitu baten akusaziopean. Bitartean, biktima osasun-zentro batera eraman dute lesioak artatzeko.

Hiru orduren buruan, antzeko dei batek Ertzaintzari ohartarazi dio gizonezko bat aztoratuta zegoela eta kalteak sortzen ari zela Lovaina auzoko beste lokal batean. Adierazitako lekuan agertu diren ertzainek 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute, gizon bati edalontzi batekin eraso egin eta buruan lesioak eragin dizkiola egiaztatu ondoren. Zauritua ospitalera eraman dute.

Atxilotuak, 25 urteko emakumezko bat eta 24 urteko gizonezko bat, polizia-egoitzara eraman dituzte, epailearen esku jartzeko zain.

 

                        .