Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

19_0505-eu

Ertzaintza Granadako Polizia Nazionalarekin koordinatuko da Erregina Koparen finalean izango diren Errealeko zaleen segurtasuna bermatzeko

Prentsa bulegoa

2019-05-09

Ertzaintzak Errealeko segurtasun-koordinatzailea eta beste hiru agente eramango ditu Granadara, futboleko Erregina Kopako finaleko dispositiboan koordinatuta laguntzeko. Emakumezkoen kategoriako partida larunbatean jokatuko dute Andaluziako hirian Real Sociedad eta Atlético de Madrid taldeek. Granadara bi taldeen jarraitzaileak joango direnez, Kiroleko indarkeria, arrazismo, xenofobia eta intolerantziaren aurkako Estatu Batzordeak arrisku handikotzat jo du partida.

Ertzaintzak dituen datuen arabera, Real Sociedad taldeko zaleen artean 1045 sarrera saldu dira, eta gutxi gorabehera horixe izango da larunbatean Los Cármenes estadioan Kopako finala ikustera Granadara joango diren zaleen kopurua.

Lau ertzain joango dira Andaluziako hirira taldearekin eta zaleekin batera segurtasun-lanetan Polizia Nazionalarekin koordinatuta jarduteko, helburua izanik bi taldeen jarraitzaileen artean inolako gorabeherarik ez gertatzea.

Ertzaintzak Errealeko jarraitzaileei gomendatzen die larunbatean estadioaren inguruan, zehazki Salvador Allende Etorbidean, jarraitzaile txuri-urdinentzat egokituko den Fan Zonera joateko.

@ertzaintzaEJGV

Jarrai gaitzazu Twitter-ren