Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

19_1186-eu

Atxilotuak, Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitza bat okupatu nahian ari zirela

Prentsa bulegoa

2019-10-31

Ertzainek bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu zituzten atzo Arabako hiriburuan, etxebizitza usurpatzea eta kalte-delitu bat leporatuta, Gasteizko erdiguneko etxebizitza batean sartu nahian ari zirela. Bizilagun batek deitu zuen Ertzaintzara, etxebizitzan zaratak entzun zituenean. Agenteek eskailetan harrapatu zituzten susmagarriak, alde egiteko asmotan zeudela.

Atzo, asteazkena, goizaldeko hiruak hamar gutxian, Alde Zaharreko bizilagun batek Ertzaintzara deitu zuen aldameneko etxebizitzan zarata handiak entzuten zituela esanez. Lapurretan ari zitezkeela pentsatuta, hainbat patruila hurbildu ziren higiezinera.

Agenteek, portalean sartu zirenean, eskaileretan behera zetorren gizonezko batekin egin zuten topo. Ertzainek zertan ari zen galdetu zioten, eta gizonezkoak ez zuenez erantzun koherente bat ematen jakin, identifikatu egin zuten. Une horretan beste gizonezko bat eta emakumezko bat agertu ziren, eta horiei ere higiezinean zertan ari ziren galdetu zieten.

Ertzainak ez ziren erabat gogobeteta geratu azalpenekin, eta inguruak miatu zituztenean motxila bat aurkitu zuten eskailburu batean. Motxila barruan, besteak beste, bonbinak ateratzeko gailu bat eta plastiko-zati bat aurkitu zituzten. Horrez gainera, etxebizitza baten ateko bi sarrailak behartuta zeudela eta bateko bonbina ia aterata zegoela egiaztatu zuten.

Ebidentzia horien aurrean, ertzainek 24 eta 26 urteko bi gizonezkoak eta 21 urteko emakumezkoa arrastatu zituzten, kalteak egitea eta etxebizitza usurpatzen ahalegintzea leporatuta.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egitera, jarraian epailearen aurrera eramateko.

 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV