Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

19_1188-eu

Ertzaintzaren helikoptero batek eta Mendiko Taldeak Amoroton zauritutako langile bat erreskatatu dute

Prentsa bulegoa

2019-11-01

Gaur arratsaldeko lehenengo orduan langile bat adar batek jo du Bizkaiko Amoroto herrian, basoan lanean ari zela. Erreskate-talde batek artatu behar izan du biktima helikopteroaren laguntzaz, iristeko erraza ez den leku batean baitzegoen.

Eguerdiko hamabiak eta hamarrean dei bat jaso da, Amorotoko Odiaga auzoko baso batean zuhaitzak mozten ari zen langile bat adar batek jo duela eta min hartuta zegoela esanez.

Adierazitako lekura iristeko zailtasunaren ondorioz, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldea eta helikoptero bat mobilizatu behar izan dira. Erreskatatzaileek biktima, 30 urteko gizonezkoa, erreskatatu eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.