Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

19_1195-eu

Errenteria, bikote-lagun ohiaren aurkako sexu-erasoagatik atxilotu dute

Prentsa bulegoa

2019-11-03

Ertzainek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, larunbata, arratsaldean, Errenteriako etxebizitza batean bere bikote-lagun ohiari sexualki eraso egitea leporatuta.

Arratsaldeko bost eta erdiak aldera, emakume batek Ertzaintzara deitu zuen SOS Deiak 112 larrialdietako telefono-zenbakiaren bidez, Errenteriako etxebizitza batean bikote-lagun ohiak sexualki eraso egin ziola esanez.

Berehala hurbildu ziren adierazitako lekura herritarren babeserako lanetan ari ziren hainbat patruila, eta etxebizitzan emakumea eta ustezko erasotzailea aurkitu zituzten. Emakumeak agenteei esan zien bikote-lagun ohia kalean hurbildu zitzaiola eta hitz egitera etxera igotzea proposatu ziola. Azkenean, eta behin eta berriz eskatu zionez, etxera igotzen utzi zion. Etxera igo zirenean, gizonezkoak pistola bat atera eta mahai gainean utzi zuen. Halako batean, besoetatik heldu zion eta ohean etzanarazi zuen, eta bertan sexualki eraso egin zion.

Agenteek anbulantzia bat eskatu zuten emakumea Donostia Ospitalera eramateko bertan osasun-laguntza eman ziezaioten, eta gizonezkoa, berriz, atxilotu egin zuten. Gizonezkoak aurrekariak ditu biktimaren aurkako genero-indarkeriagatik. Etxebizitzan pistola simulatu bat aurkitu eta konfiskatu zuten.

Arrastatua gaur, igandea, goizean eraman dute epailearen aurrera, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ostean.

 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV