Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Etxebizitzetako lapurretetan aditua den gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian
2020-01-05
Ertzaintzako agenteek atzo, larunbata, gauean 32 urteko gizonezko atzerritar bat atxilotu zuten, Gipuzkoako hiriburuko Gros auzoko etxebizitza batean indarra erabiliz lapurtzearen akusaziopean.
Egintzak atzo, larunbata, gaueko hamarrak inguru gertatu ziren Donostiako Segundo Izpizua kalean; ordu horretan, Ertzaintzako agenteei ohartarazi zieten lapurreta ari zela gertatzen kale horretako etxebizitza batean. Higiezin horretara hurbildu ziren Ertzaintzako agenteek gizonezko bat aurkitu zuten eskailera-buruan, eta, egindako ikerketan oinarrituta, atxilotu zuten, lapurreta-delitu horren ustezko egilea delakoan. Etxebizitza horretan lapurreta gertatu izanaren ageriko zantzuak ikus zitezkeen.
Identifikatutako gizonezkoari plastikozko txartel bat atzeman zioten, eta agenteei aitortu zien txartel hori erabilita sartu zela etxebizitzan. Etxebizitzatik hartutako zenbait ondasun ere eman zizkien. Bere pasaporteaz gain, beste gizonezko atzerritar baten izenean zegoen beste pasaporte bat ere bazeraman; gizonezko hori ere ustez lapurretan nahastuta dagoen arren, ez zuten aurkitu. Agenteek, era berean, sarrailak irekitzeko erabili ohi diren erremintak aurkitu zituzten.
Ertzaintzak bi gizonezko horiek etxebizitzetako lapurretetan adituak diren mafia ibiltarietako kideak direla uste du. Atxilotua, 32 urteko gizonezkoa, epailearen aurrera eramango dute polizia-eginbideak amaitu ondoren.
Jarrai gaitzazu Twitter-en
@ertzaintzaEJGV