Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Barakaldon atxilotu dute auto batean lapurreta egin ondoren
2020-01-10
Ertzainek 27 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo goizean, Barakaldoko kale batean aparkatuta zegoen auto batean lapurreta egitea leporatuta.
Atzo goizeko bederatzi eta erdiak aldera, Ertzaintzako patruila baten laguntza eskatu zuten auto batetik lapurtutako telefono mugikor bat bilatzeko. Jabeak Sestaoko Ertzain-etxean eman zuen lapurretaren berri.
Une horretan ekin zioten agenteek dagokion ikerketari biktimak beste telefono mugikor batean instalatuta zuen geolokalizazioko aplikazio baten bitartez, eta horri esker Barakaldoko Ferrerias Kalean aurkitu zuten ustezko lapurra. Ertzainek identifikatu egin zuten gizonezkoa, eta autotik lapurtu zuen telefono mugikorra aurkitu ziotenez, atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zuten.
Dagokion salaketaren bidez jakin ahal izan denez, arrastatuak telefono mugikor bat, dokumentazioa zuen diru-zorro bat eta 900 euro inguru lapurtu zituen autoan zegoen motxila batetik, eta, gainera, kalteak egin zituen autoaren ate batean.
Atxilotua atzo eraman zuten Barakaldoko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.