Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Bilbao, atxilotua kalean zebilen emakume bati sakelako telefono lapurtzen saiatzeagatik
2020-02-26
Atzo gauean Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Bilbon, emakume bati sakelako telefonoa lapurtzen saiatzeagatik; eskumuturra bihurritu zion biktimari.
Atzo, asteartea, gaueko bederatziak aldera, emakume batek Ertzaintzari deitu zion jakinarazteko Zabalburu inguruan bere sakelako telefonoa lapurtzen saiatu berri zirela.
Bertaratutako agenteak biktimarekin harremanetan jarri ziren, eta hark jakinarazi zien gizon bat hurbildu zitzaiola eta une horretan erabiltzen ari zen telefonoa kentzen saiatu zela. Horretarako, eskumuturra bihurritu zion eta zenbait kolpe eman zizkion besoan. Laguntza eskatuz egindako oihuei esker, eta aurre egin izanari esker, erasotzaileak bertan behera utzi zuen lapurreta-saioa eta ihes egin zuen.
Biktimak agenteei gertatutakoaren berri ematen zien bitartean, ustezko egilea identifikatu zuen, handik gertu baitzegoen. Ertzainek geldiarazi zuten eta, gero, atxilotu zuten, indarkeriaren bidez lapurreta-delitu bat egiten saiatzearen akusaziopean.
Atxilotuak, polizia-aurrekari ugari du eta gaur goizean eraman dute epailearen Aurrera.