Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0284-eu

Ertzaintzak Abanto-Zierbenako bi emakumeren ustezko hiltzailea atxilotu du

Prentsa bulegoa

2020-03-11

Ustezko erasotzailea gaur arratsaldean aurkitu dute Portugaleteko trasteleku batzuetan. Atxilotua ospitalera eraman behar izan dute, dirudienez botika asko hartu eta ia konorterik gabe baitzegoen. Abanto-Zierbenan elkarrekin bizi ziren etxean gaur arratsaldean emaztea eta alaba hiltzea leporatu diote gizonezkoari.

Gaur arratsaldeko ordu bata hamar gutxian, Ertzaintzak jakin du krimenen bat gertatu dela Abanto-Zierbenako etxe batean. Bertara hurbildu diren baliabideek 54 eta 24 urteko bi emakumeren, ama-alaben, gorpuak aurkitu dituzte barruan. Gorpuek kriminaltasun-zantzuak zituzten, eta Ertzaintzak, beraz, susmagarri nagusia, biktimen senarra eta aita dena, aurkitzeko ikerketari ekin diote.

Ertzaintza susmagarria ibili ohi den lekuetara joan da bere bila, eta Santurtzin eta Portugaleten ibili da. Hain zuzen ere, Portugaleten aurkitu dute arratsaldeko lau eta erdiak aldera, trasteleku batzuen barruan. Ertzainek arrastatu egin dute ustezko hiltzailea, 60 urtekoa. Aurkitu dutenean pastilla ugari irentsita eta ia konorterik gabe zegoen, eta ospitalera eraman dute. Bertan egongo da zainduta, harik eta polizia-egoitzara eramateko moduan egon arte.

 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV