Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Ertzaintzak 17 urteko adingabe baten aurkako sexu-abusuaren egilea atxilotu du
2020-03-13
Ertzainek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, osteguna, Irunen, adingabe baten aurkako sexu-abusuen delitua leporatuta.
Irunen martxoaren 4an izandako gertaeraren ondorioz eginbideak ireki dizkiote 33 urteko gizonezko bati.
Ertzaintzak jasotako salaketaren arabera, biktima topoaren zain Santiago kaleko geltokian zegoela, gizonezko bat hurbildu zitzaion eta hizketan hasi ziren. Biktimak aurpegiz ezagutzen zuen gizonezkoa, treneko ibilbideko zati batean berarekin topo egiten baitzuen. Halako batean, gizonezkoak besotik heldu zion 17 urteko gazteari, eta beregana hurbildu eta bi besoekin besarkatu zuen aurpegian muxu emateko. Jarraian, akusatua gazteari ahoan muxu ematen saiatu zen, baina honek indar eginez alde egin zion erasotzaileari. Trenera igo zirenean, gizonezkoak jarrera berean jarraitu zuen eta gazteari sexu-ukitu bat egin zion. Adierazitako erasotzailea hurrengo geltokian, Kolon Pasealekuko geltokian, jaitsi zen trenetik.
Gertatutakoaren berri Ertzaintzari eman ondoren, Irungo Ertzain-etxeko agenteek ikerketa jarri zuten abian, eta ustezko erasotzailea, 33 urtekoa, identifikatu ondoren, atzo, osteguna, atxilotu zuten, sexu-abusuen delitua leporatuta.