Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0290-eu

Leioan atxilotu dute bikotekideari labana batekin eraso egiteagatik

Prentsa bulegoa

2020-03-13

Ertzainek 47 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizaldean Bizkaiko Leioa herrian, genero-indarkeriaren delitua eta lesio-delitua leporatuta, bikotekideari labana batekin eraso egin ondoren. Biktima osasun-zentro batera eraman dute, bularraldean zuen zauri batetik odola dariola baitzegoen eta gorputz osoan kolpeak baitzituen.

 

Erasoa gaur goizaldeko lauak aldera gertatu da Bizkaiko Leioa herriko etxebizitza batean, eta 47 urteko gizonezko bati ireki dizkiote eginbideak. Erandioko Ertzain-etxeko agenteak adierazitako etxera hurbildu dira eta bularraldean zuen zauri batetik odola dariola zegoen emakume batekin zeuden bi udaltzainekin elkartu dira. Biktimak ertzainei esan dienez,  bikotekidearekin eztabaida izan du eta behin eta berriz kolpatu du, eta, gainera, labana batekin eraso eginda ebakia egin dio bularraldean. Emakumea berehala eraman dute Gurutzetako ospitalera, lesioak sendatzera.
Bien bitartean, erasotzailea etxean itxita zegoen, oihu ulertezinak eginez, eta ertzainek, beraz, etxean zakarki sartu eta atxilotu egin dute erasotzailea. Akusatua, 47 urtekoa, genero-indarkeriaren delitua eta lesio-delitua leporatuta atxilotu dute, eta polizia-egoitzara eraman dute beharrezko eginbideak amaitzeko eta, ondoren, epailearen aurrera eramateko.

 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV