Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0306-eu

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 400 isun baino gehiago jarri dituzte alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

Prentsa bulegoa

2020-03-18

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 433 isun jarri dituzte azken orduotan EAEn, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Ertzaintzak zehazki 189 pertsona zigortu zitu Herritarren Segurtasunaren Legea ezarrita, eta udaltzaingoek zigortutakoen kopurua ere berrehun eta berrogeitalau.

Ertzaintzak guztira 241 pertsona identifikatu ditu eta 602 ibilgailu geldiarazi ditu alarma-egoeran ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egin dituen jarduketetan. Kontrol horietan guztira 189 isun jarri ditu murrizketak ez errespetatzeagatik.

Bestalde, Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek 610 pertsona identifikatu dituzte, 108  ibilgailu geldiarazi dituzte eta 244 isun jarri dituzte. Aitatutako bi egun horietan Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu, Bizkaian guztiak.