Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 315 isun jarri zituzten herenegun, asteartea, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik
2020-04-01
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean herenegun, asteartea, martxoak 31, beste 315 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 115 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 200. Bestalde, 3 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik..
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, herenegun, asteartea, 819 pertsona identifikatu zituen eta 2.072 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 115 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 2 pertsona atxilotu zuen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.050 pertsona identifikatu zituzten, 2.009 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 200 isun jarri zituzten herenegun, astelehena, egunean zehar. Horrez gainera, 1 pertsona atxilotu zuten.
Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.
Jarrai gaitzazu Twitter -ren