Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Gasteizen atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik
2020-04-02
Ertzaintzako agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Arabako hiriburuan, drogarekin trafikatzea leporatuta. Ertzaintzaren patruila bat izan zen droga-salerosketaren lekuko Judimendi kalean, eta ustezko saltzailea arrastatu zuen.
Atzo arratsaldeko zazpiak aldera, Judimendi kalean herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila bateko agenteak bi gizonezkoren arteko elkarreragin baten lekuko izan ziren, eta batek besteari aluminio-paperezko bilgarri bat eman ziola eta besteak hari billete batzuk eman zizkiola ikusi zuten.
Polizia-ibilgailua ikustean, bi gizonezkoak korrika hasi ziren eta inguruko supermerkatu batean sartu ziren, bertan zegoen jendearekin nahastu nahian. Hala eta guztiz ere, agenteek atzetik jarraitu zieten eta handik laster harrapatu zituzten.
Susmagarriak identifikatu ondoren, agenteek egiaztatu zuten droga-salerosketa bat izan zela, eta ustezko saltzailea nor zen jakin zuten.
Prebentziozko miaketa egin ziotenean, agenteek substantzia zuri bat, dirudienez kokaina, zuten bi poltsa aurkitu zizkioten. Horrez gainera, substantzia marroi baten, dirudienez haxixaren, bola bat eta tableta ere aurkitu zizkioten. Azkenik, 1.080 euro ere aurkitu zizkioten billete txikitan, jantzietako poltsiko ezberdinetan banatuta.
Ebidentzia horien aurrean, ertzainek, erosleak ustez erositako substantzia konfiskatzeaz gainera, atxilotu egin zuten ustezko saltzailea, 39 urteko gizonezkoa, drogarekin trafikatzea leporatuta, eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman zuten.
Twiterren jarraiguzu
@ertzaintzaEJGV