Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK. 03 Berrikusketa
2020-04-03
Martxoaren 29ko Errege Lege-Dekretuak bereizten ditu, alde batetik, besteren kontura diharduten langileak; eta bestetik, norberaren kontura diharduten langileak edo autonomoak. Besteren kontura diharduten langileek bere lana egin ahal izango dute, baldin eta ezinbesteko zerbitzu-jarduerak edo ezinbesteko jarduerari eusteko behar-beharrezkoak diren jarduerak burutzeko bada, bestela ez. Norberaren kontura diharduten langileen kasuan, ordea, aurretik ezarritako baldintzei eusten zaie, ez dago aldaketarik.
Ezin dira jendearentzat ireki txikizkako lokal eta establezimenduak, 1. puntuan jasotakoak izan ezik
1. Zer merkataritza-lokal egon daitezke irekita?
Hauek bakarrik: janari eta edari dendak, farmaziak, osasun-zentroak, optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritza-klinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru-erakundeak, abokatuak eta gestoriak.
1. Jatetxeek eta janari-establezimenduek sal ditzakete prestatutako janaria eta hori etxeetara eraman?
Eramateko edo etxez etxe banatzeko bakarrik. Ezin da establezimenduaren barruan kontsumitu.
2. Okindegiek saldu al dezakete edaririk, kafea barne dela?
Eramateko bakarrik sal ditzakete produktuak, inola ere ez establezimenduan kontsumitzeko. OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN 03 Berrikusketa (2020/04/03)
2 ERTZAINTZAKO BURUZAGITZAK LANDUTAKO AGIRIA
3. Ireki al daiteke zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxea edo kafetegia?
Ez, baina dendan janaria eta edaria sal daitezke.
4. Ile-apaindegiak?
Lokala ezin da ireki. Etxez etxeko zerbitzu profesionala onartuta dago.
5. Lokutorioak?
Transakzio ekonomikoak egiteko bakarrik egongo dira zabalik.
6. Asteroko azokak?
Bai, baimendutako produktuak saltzeko bakarrik, eta ezarritako osasun-arauak betetzen badira.
7. Automozioko tailer mekanikoak?
Bai, baina premiazko konponketak egiteko bakarrik.
8. Jendearentzat irekita egoteko baimenik ez daukaten establezimenduek barruan mantentze- eta hobetze-lanak egin ditzakete.
Bai, baldin eta norberaren konturako langilea bada.
9. Nutrizio-produktuak saltzen dituen denda bat egon daiteke jendearentzat irekita?
Bai, baina premia-premiazko produktuen salmentarako bakarrik. Adibidez, zeliakoentzako janariak. OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN 03 Berrikusketa (2020/04/03)
3 ERTZAINTZAKO BURUZAGITZAK LANDUTAKO AGIRIA
10. Kultu-tokietara eta zeremonia zibiletara eta erlijio-zeremonietara joatea baimenduta dago?
Beilak debekatuta daude instalazio mota guztietan, publikoetan zein pribatuetan, baita etxebizitza partikularretan ere.
Ezin da hiletarako erlijio-kultu edo hileta-zeremonia zibilik egin. Hildakoak lurperatu ahal dira edo hildakoa errausteko agurra egin ahal da, baina horietan, gehienez, hiru senide edo hurbileko pertsona egon daitezke, baita, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko kasuak kasuko konfesioko kultu-zerbitzaria edo horren antzeko pertsona ere. Dena den, bertaratutakoen artean gutxienez metro eta erdiko distantzia gorde behar da beti.
11. Baratzetako edota negutegietako lanak eta haien antzekoak
Baldin eta jarduera profesionala bada, baimenduta daude.
12. Establezimendu batean sartzean, zer neurri mota hartu behar dira?
Establezimenduaren barruan ahalik eta gutxien egon behar da, egin beharreko erosketak egiteko ezinbestekoa den denbora baino ez. Pertsonen artean, gutxienez, metro eta erdiko distantzia gordetzea gomendatzen da.
13. Hotelak, apartahotelak, landa-etxeak, turismo-ostatuak eta kanpinak irekitzea.
Ezin direla ireki ezarri da. Salbuespen gisa, turismo-ostatuak, ezinbesteko zerbitzu deklaratutakoak, zenbait kasutan irekitzea baimentzen da. OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN 03 Berrikusketa (2020/04/03)
4 ERTZAINTZAKO BURUZAGITZAK LANDUTAKO AGIRIA
JOAN-ETORRIEI BURUZ
1. Ziurtagiri edo agiriren bat eraman behar al dute langileek haien lantokira oinez edo autoz joan ahal izateko?
Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea.
Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere badago eredu bat eta horien antzeko beste eredu batzuk ere baliozkotzat jotzen dira
Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, egin beharreko egiaztapenak egingo dira.
2. Pertsona bat ibil al daiteke bide publikoetan?
Pertsonek honako kasu hauetan zirkulatu ahal izango dute bide edo eremu publikoetatik:
a) Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko.
b) Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
c) Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.
d) Ohiko bizilekura itzultzeko.
e) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.
f) Finantza- eta aseguru-erakundeetara edo notariotzetara joateko.
g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.
h) Antzeko beste jarduera batzuk egiteko.
Oinez egiten diren desplazamendu horiek banaka egin beharko dira, salbu eta adinekoei, adingabekoei edo desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik bada.
Hala ere, desplazamenduak ahalik eta gehien mugatu behar dira. OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN 03 Berrikusketa (2020/04/03)
5 ERTZAINTZAKO BURUZAGITZAK LANDUTAKO AGIRIA
3. Mendekotasuna duten familiartekoak bisitatu al daitezke?
Bai, zaintza eta laguntza emateko.
4. Mendekotasuna daukan pertsona bat naiz. Arreta ematen didan pertsona etorri ahal izango da?
Bai, baimendutako ezinbesteko zerbitzuetako bat da.
5. Adingabeen zaintza aldatzeko mugitu al naiteke?
Bai, adingabe bat artatzea dela ulertzen da.
6. Utzi al ditzaket seme-alabak normalean zaintzen dituen pertsonaren kargura lanera joan behar badut?
Bai, adingabeak edo mendekoak zaintzea dela ulertzen da.
7. Eraman al ditzaket haurrak parkera?
Ez.
8. Jaitsi al daiteke zaborra kalera?
Bai, hurbilen dagoen gunera, eta ezinbestekoa den denboran.
9. Bizi garen eraikineko eremu komunetan (patioan, lorategian, eskaileretan…) egon al naiteke?
Ez, erabilera komunitarioko eremu pribatuak baitira.
10. Maskota kalera atera dezaket?
Bai, banaka, ezinbestekoa den denboran eta etxebizitzatik hurbil. OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN 03 Berrikusketa (2020/04/03)
6 ERTZAINTZAKO BURUZAGITZAK LANDUTAKO AGIRIA
11. Joan al daiteke parkera, hondartzara edo mendira?
Ez, ez daude jasota eremu publikoan baimenduta dauden
mugimenduetan.
12. Zer muga dago ibilgailu partikularretan ibil daitekeen pertsona-kopuruari dagokionez?
Ibilgailu batean pertsona bat baino gehiago ibili ahal izango dira euren artean ahalik eta distantzia handiena mantentzen bada. Esate baterako, auto batean gehienez bi pertsona joango dira, gidaria eta bidaiari bat, eta bidaiaria atzeko eserlekuan, gidariarekiko diagonalean, eseriko da.
13.- Bederatzi plazara arteko ibilgailuetan joatea.
«Bederatzi plazara arteko ibilgailuetan, gidaria barne, pertsona batek baino gehiagok bidaiatu behar badu, garraio publiko, pribatu osagarri eta partikularrak errespetatu egingo du eserleku-lerro bakoitzeko pertsona bat gehienez joatea, eta ahalik eta distantzia handiena izango da bidaiarien artean.»
14. Mugatuta al dago ibilgailu profesionaletan edo enpresako ibilgailuetan ibil daitekeen pertsona-kopurua ere?
Lanerako erabiltzen ari diren ibilgailu profesionalen edo enpresako ibilgailuen (furgonetak, kamioiak) kasuan, gidaria eta kopilotua ibili ahal izango dira, baldin eta euren artean ahalik eta distantzia handiena gordetzen badute.
15. Zirkulatu al daiteke motozikletan edo bizikletan?
Bai, aurreikusitako mugitzeko arrazoiengatik bakarrik eta banaka.
16. Eta taxietan?
Banaka, desgaitasuna duen pertsona bati, adingabe bati, adineko bati edo autonomiarik ez duen pertsona bati laguntzeko kasuetan izan ezik. OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN 03 Berrikusketa (2020/04/03)
7 ERTZAINTZAKO BURUZAGITZAK LANDUTAKO AGIRIA
17. Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira…?
Ez. Baina bai aurreikusita dago adinekoei, adingabekoei, menpekotasuna dutenei, desgaitasuna duten pertsonei, edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko denean.
18. Irten al daiteke kontratu bat, agiri bat edo antzeko zerbait sinatzera?
Arrazoi justifikatu batengatik bada bakarrik, eta atzeraezina bada.
19. Pakete-banatzaileek zirkulatu al dezakete euren lana egiteko?
Bai, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen murriztapenen arabera.
20. Joan al daiteke odola ematera?
Bai, osasun-agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.
21. Joan al daiteke bigarren bizilekura?
Ez.
22. Bidaiarien garraio publikoa.
Horrelako garraioetan, Osasun Zerbitzuak ezarritako neurriak errespetatuko dira, eta bidaiarien artean gutxienez metro bateko distantzia gordeko da derrigorrean.
23. Etxe-aldaketako garraioak.
Ez, baina norbere konturako langileek egiten badituzte bai. OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK ERTZAINTZAN ETA UDALTZAINGOETAN 03 Berrikusketa (2020/04/03)
8 ERTZAINTZAKO BURUZAGITZAK LANDUTAKO AGIRIA
24. IAT iraungita daukan ibilgailu batekin zirkulatu ahal da
Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria kontuan hartuta, Sektore Publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda geratu dira, eta berriz hasiko dira, haren indarraldia amaitzen denean. Egoera horietan zirkulatu daiteke.
Hala ere, ez da inola ere onartuko gauden urtea baino lehenagoko muga-eguna badu.
25. Baserrietan edo landa-eremuetan dauden animaliei jaten emateko joan-etorriak egin daitezke?
Bai.
26. Baimenduta daukate ordezkaritza sindikaleko eta patronaleko jarduerak egiten dituzten pertsonak mugitzea eta zirkulatzea
Bai, baldin eta enplegatzaileei eta langileei asistentzia bermatzeko bada.